TXOTXONGILOAK: 1. eta 2. mailakoak ikusle
Haur Hezkuntzako Goi-Mailako Teknikariak izateko San Viator Ikastetxean diharduten neska-mutilek txotxongiloen saio berezi bat antolatu zuten atzo, lehenengo eta bigarren mailako ikasleentzat. Haurrek, emanaldia buru belarri jarraituz, izugarri gozatu zuten. Beren izenean mila esker teknikariei.
