EUSKARA EGUNA ATZERATUA


Arraioa!
Aurten eguraldiak ez digu atsedenik ematen. Lehenengo, San Viator egunean jasan genuen euri-jasa ez zen nolanahikoa izan eta aste honetarako iragarri dutena antzekoa izango dela ematen du.
Hori dela eta eguraldiak ez digu beste aukerarik utzi. Festa polita eta goxoa egin nahi badugu atzeratu behar izango dugu nahitanahiez. Eguraldiak atsedena emango digunean ospatuko dugu. Pena!
Dena dela, ez ahaztu Euskal Lehiaketa aurrera doala. Klasean edo etxean egiteko aukera dago eta ekartzeko azken eguna abenduaren 4a izango da.
Anima zaitezte eta parte hartu.
